“Harremanak. Maitasunari eta heriotzari buruz” Kultur Leioan ikus daitekeen erakusketa da. Erakusketa datorren abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai. Instalazioaren egilea den Carmen Palomerok naturako elementuak erabiltzen ditu bere ideiak adierazteko, genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema batean.
Erakusketa honekin batera, azaroaren 15ean, Ana Isabel García Maték (Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aholkulari juridikoa) “Genero indarkeriari buruzko hausnarketak” izeneko hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia Kultur Leioako prentsa eta hitzaldi aretoan (4. solairuan) izango da, arratsaldeko 19:30ean.
KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: Conferencia, Genero, Hitzaldia, Indarkeria, Palomero, Violencia
Etiketak: Conferencia, Genero, Hitzaldia, Indarkeria, Palomero, Violencia
2012, azaroak 12
Iruzkindu