ERAKUSKETA
Emakumezkoen jantzien bilakaerak mendeko gertaera handiak laburbiltzen ditu, bai sozialak, bai belikoak, bai politikoak. Emakumearen liberazioa, krisialdi ekonomiko handiak, aurrerapen teknikoak, sexu-iraultza… ezin hobeto islatzen dira emakumezkoen jantzietan. Gizarte eta ekonomia maila, lan mota, nortasuna eta pentsamendua janzkeratik antzeman daitezke. Eta hori horrela izateko arrazoi handiak daude, izan ere itxura fisikoak asko arduratzen gaitu.
Erakusketarako aukeraturiko 100 urteetan jantziren batek bilakaera handia izan eta erabateko aldaketa izan badu, hori gona da. Modak gorabehera handiak izan dituen arren, ezaugarri bat izan du beti: gonak gero eta motzagoak ziren, hirurogeiko hamarkadara arte. Orduan, joera hori desagertzen hasi zen, gutxienez bisualki, eta mendearen amaieran ehun gardenak eta irekiduradunak nagusitu ziren.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Apirilaren 16tik maiatzaren 17ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu