Gaurtik eta abenduaren 30era arte Umore Azokarako (Kaleko Artisten Azoka) proposamen artistikoen deialdia irekita dago. 2023ko Umore Azoka maiatzaren 18, 19, 20 eta 21ean izango da.
XXIII. edizio honetara helduko gara kaleko arteetarako merkatu nabarmena bihurtuta, bai estatuan, bai nazioartean.
Lau egunean, Leioak aukera paregabea eskaintzen du konpainiek, banatzaileek, programatzaileek eta prentsak kaleko arte puruak bizi ditzaten. Aukera da, baita ere, harremanak jarri, ideiak partekatu, lanak erakutsi eta antzezlanak kontratatzeko. Foro honi esker, kaleko arteak egunean 24 orduz bizi daitezke. Publikoak ere duen guztia ematen du ekitaldi honetan, kaleak betetzen ditu, gozatzeko eta prest eskaintzen zaizkion ikuskizun guztietan parte hartzeko.
Umore Azoka kaleko arteen esparrua inguru ezin hobea da mota guztietako lengoaia eszenikoak erakusteko. Hortaz, 50 konpainia aukeratuko dira, zein euskal konpainiak, zein estatukoak, zein nazioartekoak; konpaini hasiberriak edo ibilbide luzea dutenak ere izango dira, eta Leioan euren proposamen artistikoak erakusteko aukera izango dute.
Hori guztia kontuan izanik, datorren edizioan parte hartu nahi baduzu, eman ezazu izena 2022eko abenduaren 30a baino lehen.
Iruzkindu