Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

28.000 pertsona inguru batu ditu Leioako Umore AzokakRSS Blog

Les Mobilettes @La Caja Gris

28.000 pertsona inguru batu ditu Leioako Umore Azokak eta antolatzaileak pozik azaldu dira jasotako erantzunarekin. 50 konpainiek 170 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta orotara, 22 pieza estreinatu dira. Jaialdiak izan duen erantzuna herritarren aldetik bikaina izan da, baita egitarauaren kalitatea ere.

Harrera ona nabarmena izan da kalean bertan, ikusleek asko gozatu dute-eta emanaldiez. Ostegunean, euriagatik, programazio aldaketa txikiak egon ziren, baina eguraldiak hobera egin ahala asteburuan zehar, milaka pertsonak erabaki zuten Leioara hurbiltzea jaialdiaren eskaintzarekin disfrutatzeko.

Helburu hirukoitza beteta

Oso positiboa izan da sektoreko profesionalen erantzuna edizio honetan. Arteen mundura dedikatutako Arteleleku guneak oso harrera ona izan du. Aurten, 150 baino programatzaile eta banatzaile gehiago hurbildu dira Leioara, eta antolatzaileak pozik geratu dira azokaren emaitza komertzialekin, topaketek fruitu ona eman dutelako, merkatua mugitu da eta sektorea ikusarazi egin da. Umore Azokaren helburu hirukoitza bete egin da: Leioara hurbiltzen direnentzako jaialdia da, herrirako jaia da, baita profesionalentzako azoka ere. Aurten, antolatzaileek oso balorazio ona egin dute jaialdiaren hiru alderdi horietan erdietsitako emaitzez.

Hamaseigarren edizioaren palmaresa

Umore Azoka kalitatezko palmares anitza izan du, eta saritutako piezen heldutasuna, indarra eta asmo eraldatzailea baloratu dira. Markeliñe konpainiaren “Andante” lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria, eta piezaren “kale eraldatzeko ausardia” nabarmendu dute, eta baita piezaren “ kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik”. Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu du Kale Ikuskizunik Onenaren Saria “Café Frappé” piezagatik, eta azaldu du zergatik epaimahaiak: “itxurazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik”. Eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da artista/ikuskizun berri onenaren saria“Latente” lanagatik; “dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik”. Garaikurrak eta diplomak jasoko dituzte irabazleek, eta Paula Quintanak Hameka sorkuntza fabrikan egoitza bat egiteko aukera ere izango du sari gisa. Datorren urteko edizioan egingo da sari banaketa ekitaldia. Bestalde, Juan Ortega Roldan antzerki sustatzaileak jaso du Umore Azokako 2015eko Ohorezko Saria, Eibarko Antzerki Topaketak antolatzen egindako lau hamarkadengatik eta arte eszenikoen alde egindako lan eskergatatik.

Epaimahai profesionalak bost kide izan ditu: Filgi Claverie (Hameka eta Harri Xuri sormen fabrikako ordezkaria, Lapurdi), Anna Giribet (FiraTàrrega), Elena Ros (ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Fernando Marín (Vitoria-Gasteizko Kaldearte-Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren zuzendaria) eta Iñaki Ziarrusta (zuzendaria, aktorea eta eszenografoa).

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2015, maiatzak 25

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)