Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

43 konpainiak 90 emanaldi eskainiko dituzte Leioako XXIII. Umore AzokanRSS Blog

Umore Azoka 2023

Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka – Leioako Kale Artisten Azokaren XXIII. edizioa maiatzaren 18tik 21era ospatuko da eta arte eszenikoak udalerriko kale eta plaza guztietara eramango dituen programazio indartsu bat izango du.

Kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien erakusleiho bihurtu da Leioako Umore Azoka, eta gero eta gehiago dira beren lanak lehen aldiz erakusteko azoka hori aukeratzen duten Estatuko eta nazioarteko konpainiak. Izan ere, aurten guztira, 550 eskaera jaso dituzte antolatzaileek ( % 14 Euskal Herrikoak, % 56 Estatukoak eta % 30 nazioartekoak). Urtero gainditzen diren zifrak dira.

Guztira, 43 konpainia izango dira aurten gurean, eta 90 ikuskizun emango dituzte kalean. Horrez gain, programak askotariko diziplinak eskainiko dituela azpimarratu behar da, besteak beste, dantza, zirkua, performak, clown-ak, instalazioak eta mota guztietako musika-emanaldiak. Lau egunetan, ikuskizunik onenez gozatzeko aukera izango da.

Euskal Herriko konpainiak

Horren adibide dira parte hartuko duten 17 Euskal Herriko konpainiak: Aukeran Dantza Konpainia. Andoni Aresti Dantza, Panta Rhei, Barré Taldea, Harrobi Dantza Bertikala, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak & Hortzmuga Teatroa, Kimua Dantza, La Glo Zirko eta Dantza Bertikala, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Pantzart, Piszafaktoria Ideian Laborategi, Rojo Telón, Sokaire Violinistas, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Estatuko konpainiak

Gainerako konpainiei dagokienez, 16 Estatuko hainbat lekutatik etorriko dira. Horrela, Andaluziatik David Cebrian, Mariana Collado & Lucio Baglio, La Banda del Otro, Priyecto Kavauri eta Vaivén Teatro helduko dira; Gaztela-Mantxatik, Capitán Maravilla eta Mario Enzo; Gaztela eta Leoitik Jean Philippe Kikolas, La Pequeña Victoria Cen eta Miguel Barreiro; Kataluniatik, Ambae Company, Pau Palaus, Jam eta Las Kakofónikas; Extremaduratik, Cía Chimichurri; Balear Uharteetatik Cía.Des-equilibrats; Madrildik, Non Sin Tri eta Trip de la Noria; Murtzatik, Uparte Konpainia eta Valentziatik, Jimena Cacalletti eta La Raro.

Nazioarteko konpainiak

Gainera, nazioarteko sei konpainia ere izango dira Leioan: Batcharte Dantza eta Collectif Primavez (Frantzia), The Black Bkues Brothers (Kenia), Vaya eta La Wetumtum (Portugal) eta La Lazuz (Suedia/Frantzia).

Ikuskizun horiek guztiek, bai eta aurreikusitako jarduera guztiek ere (hala nola, hitzaldiek, jardunaldiek, liburu-aurkezpenek, EZE-Euskal Zirku Elkartearen aurkezpena, bilerak Flandriako kudeatzaileekin, Euskadi-Portugal hitzarmena sinatzea kaleko arteetan lankidetzan aritzeko, Umore Meetings delakoek eta negozio-bilera azkarrek), kaleko arteen erdigune bihurtuko dute Leioa.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2023, apirilak 12

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)