Jasotako proposamen ugarien artean aukeraketa zaila burutu ondoren, XIII. UMORE AZOKA-Leioako Kaleko Artisten Azokak 2012ko edizioko programazioa osatu du, egitarauan 45 konpainia izango direla, hauetatik 14 Euskadikoak, 18 Estatu espainiarrekoak eta 13 atzerritarrak. Guztira, 47 ikuskizun eskainiko dituzte, hauetatik 20 behin betiko estreinaldiak, kalerako moldatutako bi estreinaldi eta 6 Estatuan lehen aldiz antzezten direnak.
Umore Azokak konpromiso sendoa mantentzen du hiri gunearekin esperimentatzen duten arte eszenikoekin eta, bereziki, euren ikuskizunak eskaintzeko kalea antzezleku egokitzat erabiltzen duten konpainiekin.
Azken finean, UMORE AZOKA bereizten duena kalea da eta baita bere erakargarri nagusia, ezohiko ikuskizunen bila maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an Leioara gerturatu daitezkeen ikusle eta profesionalentzat.
Iruzkindu