ANTZERKIA
ATX Teatroa (Euskadi)
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?
2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa…
Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.
Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean Iñaki Ziarrustaren eskutik. Bere ikuskizunei dagokienez, distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak.
ZUZENDARITZA: ATX Teatroa
ANTZEZLEAK: Mirian K. Martxante, Aiora Sedano, Estibaliz Villa
MUSIKA: Zarzaparrilla
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 1ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: ATX Teatroa
Iruzkindu