Igande honetan, otsailak 15 (Auditorium, 18:00etan), Markeliñe euskal konpainiak Cervantes egilearen “Kixote” antzezlanaren moldaketa aurkezten du Kultur Leioan. Etxeko gaztetxoenei zuzenduta dago, 5 urtetik gorakoentzat eta senitartekoentzat.
Testurik gabeko ikusikizun honetan, bi antzezle eta trapezizta batek hartzen dute parte. Adiskidetasuna eta pertsona ameslarien inguruko istorioa, alegiazko unibertso batean, non Kixoteren pertsonaiak oinarri hartzen dituen, errealitate eta ametsen mundua alderatuz.
2015, otsailak 11
Iruzkindu