Otsailaren 26tik Martxoaren 1era, Kultur Leioako oholtzan kalitate handiko bost sorkuntza ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu, tartean bi antzerki lanen estreinaldiak: Lauka Teatroaren “Amodioaren ziega” eta Borobil taldearen “Jokoz kanpo”. Gainera, beste bi pieza ere baditugu iragarrita: “Arren ganbara eta emeen sotoa” ATX Teatroaren eskutik eta Oh my God-en “Zer duzu Amy?”. Larunbat gauean musikak izango du bere tartea: Gose taldea arituko baita Leioan bere azken ikuskizun eta proiektuarekin “Gosariak”.
Otsailean zehar gainera, eta Kultur Maratilarekin bat eginez, Conny Beyreuther argazkilariaren lana dugu erakusketa gelan ikusgai. Bere kamerarekin, euskarazko teatroan gabiltzanon oholtza atzeko sekretuak jaso ditu.
2015, otsailak 20
Iruzkindu