ERAKUSKETA
Luis Gascaren bilduma
Mendeetan zehar, elizetan, margoetan, beirateetan eta artisau-lanetan islatu izan da Jesu Kristoren jaiotzaren urteroko ospakizuna, kristau-tradiziokoa, XIX. mendearen erdialdetik aurrera garrantzi berezia hartu duena.
Charles Dickens idazle britainiarrak 1843an argitaratutako “A Christmas Carol” (Eguberri Kanta) eleberri laburraren bidez, besteak beste, gabonetako espiritua jendarteratu egin zen, kontakizunaren hasieran ezatsegina zaigun Scrooge pertsonaiari esker. Gabonak ospakizun bilakatu ziren, hamarkadek aurrera egin ahala gero eta kutsu komertzialagoarekin.
Horretan eragina izan du, neurri handi batean, komikiaren imajinagintza herrikoian lortutako arrakastak, 1896an sortu zenetik. Marraztutako literaturari esker, binetaz bineta istorioa ospetsu egin da eta samurtasun berezia bereganatu du. Gainera, komikigintzak sasoi horretako kantuak, apaingarriak, pertsonaiak, gastronomia eta ohiturak gero eta ezagunagoak izaten lagundu du eta, horrela, ehunka urteko ohiturak indartu ditu.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 7tik urtarrilaren 10era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00 etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (abenduak 25 eta urtarrilak1 izan ezik)
» Sarrera: Doan
Iruzkindu