KULTUR MARATILA
Khea Ziater (Euskadi)
Askotan, bi pertsonaren arteko harremana kolorez aldatzen da gutxien uste denean, kolpez; hitz bat, gertakari bat, aski da horrelako zerbait harremana errotik aldatzeko.
“Malmö” antzezlanak aldaketa hori jartzen digu begien aurrean, oholtzara eraman dituzten beste pieza batzuen ildo beretik. Bi lagunen arteko traizioa eta ondorengo mendekuaren inguruan marraztutako erretratua. Gorrotoa eta sentipen kutsatuenak azaltzen diren momentutik barkameneraino iristen den bidaia, elkar ulertzea gurutzatuz.
Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independiente bat da Khea Ziaterrena. Orain arte egitasmo honen emaitza bezala jaiotako ikuskizun guztiak sorkuntza orijinalak dira eta nahiz eta lengoaia ez konbentzional batetik gertu egon, publikoaren konplizitatea lortzen dute pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz aritzen direlako.
ZUZENDARITZA: Alex Gerediaga
KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Arrate Etxeberria
ANTZEZLEAK: Maria Urcelay, Ainhoa Jauregi
JANTZITERIA ETA ESZENOGRAFIA: Azegiñe Urigoitia
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro / KULTUR MARATILA BONOA (6 ikuskizun): 30 € eta Kultur Maratila kit bat opari
Iruzkindu