KULTUR MARATILA
Idurre Azkue & Joseba Irazoki (Euskadi)
Gorputza musikaren eta soinuaren esanetara dago, eta musika eta soinua, gorputzaren esanetara. Gorputza bera soinu-tresna bihurtzen da, soinua eta erritmoa sortuz, lurraren kontra kolpatuz, adibidez, edo bi gorputzatalen talkarekin.
Soinuaren bibrazioak, gorputzari nola eragiten dioten aztertzen saiatuko dira Idurre Azkue dantzaria eta Joseba Irazoki musikaria eta, aldi berean, mugimenduak berak espazioan nola egiten duen dar-dar, eta harengan zer arrasto uzten dituen. Dantzaria dantza garaikidearen klixe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egiten saiatuko da, eta hori gertatzen den bitartean eszenatokian hainbat tresna agertuko dira. Bi artistek elkar eraginez jardungo dute, mugimenduarekin bat eginez eta tresna horiekin soinua eginez.
Josebak eskainitako kontzertu dantzatua. Idurrek dantzaturiko musika kontzertua.
ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Idurre Azkue.
MUSIKA: Joseba Irazoki.
ARGIZTAPENA: Marc Cano.
JANTZITERIA: Alberto Sinpatrón.
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 laguna
» Non: Anbigu
» Eguna: Otsailaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6 euro / KULTUR MARATILA BONOA (6 ikuskizun): 30 € eta Kultur Maratila kit bat opari
Iruzkindu