ANTZERKIA
Teatro de La Abadía y La Zona (Madril)
Komediaren bidez, lan honek kontatu egiten ditu banatuta dagoen eta autoestimua eta bere bizitza berreskuratzeko bidean dagoen emakume baten, Nagoreren, pozak eta penak. Amodio bizitza sutsua duen amaren aholkuei esker, prozesu hori abentura bilakatzen da. Bere inguruan, familia eta afekzio sare bat josten da, eta horri esker, oreka berria aurkituko du.
Ezinezkoa da maitasunaz eta desamodioaz hitz egitea Alfredo Sanzolen lan honek egiten duena baino zehatzago, ederrago eta argiago –eta are zailago, komedia erabiliz–. Antzerki zuzendari eta dramagile iruindar ospetsu honek esperientzia gogoangarria utzi zigun ‘Días Estupendos’ eta ‘En la luna’ lanekin.
Testu bikaina, aktore zerrenda paregabea, energiaz gainezka dagoen muntaia, tragikomedia garaikide magistrala, argitsua, zintzoa eta dibertigarria. Ezbairik gabe, esperientzia eszeniko ahaztezina. Azken urteotako antzerkian galdu ezinezko lana.
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Alfredo Sanzol
ANTZEZLEAK: Pau Durà, Verónica Forqué, Nuria Mencía, Pietro Olivera, Camila Viyuela, Martiño Rivas
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Alejandro Andújar
MUSIKA: Fernando Velázquez
IRAUPENA: 100′
HIZKUNTZA: gaztelaniaz
IKUSLEA: +14 urte, gaztea
» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 30ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10-20 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu