Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Urriaren 3an helduko da Bosteko 2016 erakusketa Kultur LeioaraRSS Blog

Bosteko 2016

Jada finkatuta dagoen erakusketa ibiltariaren hemeretzigarren edizioa Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen atzo, eta, harekin batera, Laurita Siles eta David Hornback egon ziren; artista bi horien lana BOSTEKO 2016 erakusketan izango da ikusgai, beste batzuenarekin batera, Leioan urriaren 3tik aurrera.

Erakusketa ibiltaria bost udaletako beste hainbeste erakusketa-aretoren artean koordinatzen da (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Zornotza eta Getxo), eta udal horietako kulturako arduradunen lankidetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzari esker antolatzen da.

Edizio honetan, Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana aukeratu da erakusketarako.

“Deserriratuen bidaia” da talde-erakusketaren titulua; jendeari destinorik gabe ihes egiteari buruz gogoeta eginaraztea da erakusketaren asmoa. Izan ere, horixe da Europako mugetan pilatuta dauden milaka errefuxiatuen egoera.

Bosteko 2016 erakusketak atzera ere hurbiltzen digu diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin dituzte gai berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili dituzte: paper gaineko collagea, bideoak eta argazkiak.

BOSTEKO plataforma interesgarria da prestakuntza Bizkaian jaso duten artisten obra zabaldu eta ezagutarazteko. Artista horiek, gainera, prestigio handia dute erakusketa hartuko duten Bizkaiko Lurralde Historiko udalerrietan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2016, irailak 6

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)