Larunbat honetan, urriak 15 (Auditorium. 20:30), Doos Colectivo konpainiak ANOTACIÓN Nº 7 dantza ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan. Eva Guerrero leioaztarrak sortu eta zuzenduriko dantza garaikide ikuskizun honek beldurra du oinarri, bere esanahi eta sentipena, honen aurkako borrokaz eta honek sortzen dituen mugen inguruan. Ikuskizunak ere bideo proiekzio eta pertsona desberdinei eginiko elkarrizketen edukiak ere baditu.
Iruzkindu