Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-oharra”) Kultur Leioaren www.kulturleioa.com Internet atariaren zerbitzuaren (aurrerantzean, “webgunea”) erabilera arautzen du. Kultur Leioaren egoitza soziala Leioako udaletxean dago: Elexalde 1, 48940 Leioa (Bizkaia).
Legedia
Oro har, Kultur Leioaren eta bere web orrian dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Kultur Leioarekin merkataritza-harremanean hastea.
Kultur Zentroak eskubidea du, aurretiazko abisurik gabe, webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko; horiek horrela, bertan eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan agertzeko edo aurkitzeko dagoen era ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneen edukiaren, beraien diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Kultur Leioaren jabetzakoak dira, eta, beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo webguneko orrien edukiekin egin daitezkeen gainerako jarduerak egitea, ezta iturriak aipatuz ere, baldin eta ez badago Kultur Leioaren idatzizko baimenik.
Kultur Zentroaren web orrietan jasotako merkataritza-izen, marka edo edonolako ikur guztiak beraien jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.
Estekak (link-ak)
Kultur Leioaren webgunean dauden estekek (link-ak) helburu informatiboa baino ez dute, eta inondik ere ez dira bertan jasotako edukien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa.