Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Antonio Lizana Group RSS Blog

Antonio Lizana

ARIMA DUEN MUSIKA
“Oriente” (Andaluzia)

 ¤ AURKEZPENA EUSKADIN ¤

Antonio Lizana gaztetatik jaso du flamenkoaren influentzia San Fernandon, Camarón de la Islaren sorterria. Saxofoiaren aukera guztiak esploratzeko haren nahiak eraman zuen musika klasikoa ikastera, eta jazza aurrerago. 2011n, goi-mailako jazz ikasketak burutu zituen Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia. Orduan sortu zuen Antonio Lizana Group proiektua, zeinean konposatzen, idazten, abesten eta saxoa jotzen duen, flamenko-tradizioa, munduko erri­t­moak eta jazz-abangoardia uztartzen dituelarik.

Hainbat orkestratan aritu da, hala nola Afrodisian Orchestra-n, Miguel Blancorena, eta Afro-latin-jazz Orchestra-n, Arturo O’Farrill-ena; taulara igo da Andy eta Jerry González anaiekin, Dave Valentinekin, Papo Vázquezekin eta Gregg Agust-ekin, besteak beste; eta artista ugarirekin lan egin du: batzuk aipa­tzearren, Guillermo McGill, Chambao, Raimundo Amador eta José Mercé.

De viento eta Quimeras del mar argitara eman ostean, bere hirugarren lana aurkeztuko digu zuzeneko kontzertu sutsu batean, aire berrikoa eta bizia. Bidaian eramango gaitu Cádizetik New Yorkera, jai eta neurritasun mezu batekin.

MUSIKARIAK: Shayan Fathi (bateria), Iván Ruiz (baxu elektrikoa), Daniel García (pianoa), Mawi de Cádiz (dantza eta koruak), Antonio Lizana (saxoa, ahotsa eta konposaketa)

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 27an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 €

INFORMAZIO GEHIAGO: Antonio Lizana

ZIKLOA

Musika con alma

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)