Aterpe Leioa Gazteguneak iraila-abendurako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emate epea irailaren 18tik 29ra izango da zabalik. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta.
Gazteguneak leioaztar gazteentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: perkusioa, lehen sorospenak + KDSA, azterketak nola gainditu, aurten… postreak nire esku, adikzioen prebentzioa.
Hiruhileko honetan bi erakusketa antolatuko ditu: Seinu hizkuntza eta Leioa Udaleko XVII. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko IX. Kartel Lehiaketa.
Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da.
Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: gazte panela, sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, dj tailerra/saioa, azala eta ilea zaintzeko tailerra, ping pong expres txapelketa, mini ginkana, FIFA txapelketa, txapak, perkusio tailerra eta ping pong txapelketa (bikoteka).
Iruzkindu