Ostiral honetan, azaroak 17 (Anbigu, 21:00 h), Jorge da Rocha musikaria izango dugu Kultur Leioan. “These are a few of my favourite songs” (2016) kaleratu ostean, Jorge da Rocha-k zuzenean aurkeztuko digu editatu berri duen bigarren bakarlari-albuma: “To Drop and Let Go”.
Ikuskizun berezi horretan, kontrabaxua eta haren ahotsa izango dira protagonista. Ahotsa kontrabaxuari lotuta, jazzaren kutsua eta musika modernoarekiko zaletasuna, munduko musikak, estilo alternatiboak eta abestia bateratu ditu, ikuslearen arima eta bihotzerainoko bide berriak egiteko.
2017, azaroak 14
Iruzkindu