Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Harian RSS Blog

Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble

MUSIKA
Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble (Euskadi)

Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik. Erronkei anbizioz eta kreatibitatez aurre eginez jorratu du bidea.

Orain aurkezten dugun HARIAN izeneko proiektua klasikoa bezain berrizalea da, erronka kantariarentzat, bere ondoan gauden guztion­tzat, eta baita publikoarentzat ere. Zuzeneko bira honetan KAABESTRI STRING ENSEMBLE hari-boskotearenkin ariko da Eñaut Elorrieta, Fernando Velázquez-ek, Carlos Monfort-ek eta Juan Carlos Perez-ek lan honetarako eta formazio honentzat propio idatzitako moldaketak interpretazio mailarik altuenean ejekutatuz. Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria halako artista kreatibo batentzat.

Nortasun handiko proposamen iradokitzailea, oholtzara entusiasmoz eta heldutasunez itzultzeko prest dagoen artistaz plazer hartzeko perfektua.

MUSIKARIAK: Eñaut Elorrieta (ahotsa), Oscar Lopez (biolina), Igor Torre (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (txeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua).
KANTUEN MOLDATZAILE NAGUSIA: Fernando Velázquez.
MOLDATZAILE GONBIDATUAK: Carlos Monfort, Juan Carlos Pérez.

» Non: Auditorium
» Eguna: Maiatzaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)