DANTZA
Aukeran Dantza Taldea (Euskadi)
LEKU MUGATUA
“Herria da gorputza, hizkuntza da bihotza” Urepeleko artzainaren, Fernando Aire Xalbadorren, esaldia da. Haren Odolaren mintzoa lanean jasotzen da, eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldu zuen. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko luke gorputzaren adierazpenak etengabeko eboluzioan dagoen hizkuntza baten jaiotza?
Ikuskizun horren abiapuntua munduko hizkuntza guztien historia unibertsala da, baina euskara batuaren historia partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kultura-sortzaileak idatzi du gidoia, eta Aukeran taldeak egin ditu koreografiak.
ZUZENDARITZA: Edu Muruamendiaraz.
ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Ainhoa Aierbe.
GIDOIA: Xabi Paya.
DANTZARIAK: Maier Muruamendiaraz, Unai Balerdi, Unai Iraola, Nahikari Santxez, Uxue Santxez, Claudia Talavera, Ane Etxeberria, Danel Serrano.
JANTZIAK: Óscar Armendariz.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IRAUPENA: 90′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 27an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.aukeran.com
Iruzkindu