MUSIKA
Xabi Aburruzaga (Euskadi)
Lehiarik gabeko eskuz eskukoan, sortzaileen joak eta publikoaren txaloek bat egiten duten katarsia. Birusaren oihartzuna aretoan. Izurriak asko galarazi digu. Izugarri. Baina musikariei, oro har, bizipoza berreskuratzearen aldeko ahalegin itzela zor diegu. Emaiok berriro, Xabi! Gogoz zeudean, geundean. Eta lagunak eta zaleak bildu gintuen aurrez aurre, Bilbon, Campos antzokian.
Aurrez aurre Aburruzagaren seigarren proiektua da. Zuzenean grabatutako lehena. Ibilbide emankorreko hogei urteen errepasoa egiten du; aurreko bost diskoetako abestiek osatzen dute emanaldi bakar batean grabatutako lana. Trikitia buru dela, instrumentalizazio baliotsu batek sortutako erritmo bizi eta ehundura koloretsuen bidez, portugaletetarrak munduan jarri du berriro begirada euskal folkaren bitartez. Ohiko taldeaz gainera, luxuzko gonbidatuak izan zituen, ezin hobeto batuta, eta zuzenean giro magikoa areagotzen lagundu zuten: Unai Iturriagaren hitzaurrea, Xabier Zeberio eta José Urrejolaren presentzia garrantzitsua, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren ahots indartsuak, bai eta Miren de Miguel, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Pérez, Abraham de Román, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba ere. «Nire ametsetako big-banda!», aitortu digu Aburruzagak.
MUSIKARIAK: Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Pérez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa, Koldo Uriarte (pianoa eta perkusioa), Aitor Uribarri (bateria, perkusioa eta ahotsa), Iñigo Olazabal/Ruben Isasi (txalaparta).
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.aburruzaga.eus
Iruzkindu