ANTZERKIA
Unahoramenos (Kanaria uharteak)
MORIAk jatorrizko herrialdeetatik ihes egitea beste erremediorik izan ez duten bi emakumezko errefuxiaturen eta haien familien istorioa kontatzen du. Moriako kanpamenduan grabatutako benetako lekukotzetan oinarritzen da dramaturgia, Nicolás Castellanoren gainbegiradapean. Castellano kazetari aditua da behartutako migrazio mugimenduetan eta giza eskubideetan.
Zohra Amiryarrek bere herrialdean, Afganistanen, lau bonbardaketa eta atentatutatik bizirik atera zen; horietako batean anaia galdu zuen, eta eraso horietako azkenekoan lau seme-alabak zauritu zituztela ikusi behar izan zuen, exodoari ekin aurretik, familiarentzako babes bila. Eta Douaa Alhavatemek, Irakeko hogeita hamar urteko gazteak, bere sorlekua utzi behar izan zuen, Bagdad, senarra desagertu ondoren, berak eta hiru seme-alabek zori bera izan zezaketelakoan. Bidaian, berak eta haurrek dena galdutzat eman zuten, itsas zabalean 11 orduz egon ondoren erreskate-ontzien seinalerik gabe. Bi emakumeak gaizki deitutako Moriako errefuxiatuen esparruan daude; Europako lurra zapaldu ostean inoiz imajinatuko ez zuketen sufrimendu etapa berri batean, uste baitzuten Europan seguru sentituko zirela azkenean.
* MAX SARIA. 2022an ekoizpen lanik onena.
ZUZENDARITZA: Mario Vega.
ANTZEZLEAK: Marta Viera, Ruth Sánchez, Saray Castro, Andrea Zoghbi.
DRAMATURGIA ESZENIKOA: Luis O‘Malley.
EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Valentín Rodríguez.
GUNE ESZENIKOA: Mario Vega.
IRAUPENA: 45′.
ADINA: +16.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 3 eta 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro (leku mugatua)
INFORMAZIO GEHIAGO: www.unahoramenos.es
Iruzkindu