ERAKUSKETA
Bizkaiaren barrenean, naturaz beteko haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dute gogoan: berdeen gama amaigabea, belar moztu berriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku ere bada. Horregatik, familia horretako hiru belaunaldi elkartuko dira, datorren udaberria iristean, Kultur Leioan, eta beren diziplina artistikoak (eskultura, pintura, musika, ilustrazioa, animazioa eta idazketa) garatu dituzten harana omenduko dute. Zenbait hizkera batuko dituzte Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak, batzen dituen paisaia irudikatzeko.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 17tik maiatzaren 7ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu