Umore Azokak, Leioako Kaleko Artisten Azokak, ia berrogeita hamar konpainia bilduko ditu datorren ostegunetik aurrera (hilaren 12a), eta herriko kaleetan banatutako hemeretzi eszenatokitan aurkeztuko dituzte ikuskizunak. Hitzordu saihestezina umorearekin. Azoka igandean amaituko da, maiatzaren 15ean.
Programazio anitza da –guztira, 50 ikuskizun daude programatuta, eta horietatik, 28 estreinaldiak dira–, eta oso diziplina desberdinak aurkeztuko ditu. Horrek mota askotako jendearengana eta adin guztietakoengana heltzeko aukera emango du. Aurtengo edizioan, 40.000 ikusle inguru espero dira; kopuru hori azoka honek jendearen artean daukan harrera bikainaren erakusgarri da. Gogoan izan behar dugu jarduera guztiak doakoak direla.
Umore Azokarekin batera, Kultur Leioan “La Codorniz: 70 años. Humor, sociedad y censura” erakusketa dago ikusgai; aldizkariaren etapa desberdinetan zehar egindako ibilbidea da, sortu zenetik desagertu zenera arte, eta, ondoren, gaur egunera arte “La Golondriz” gisa izan duen jarraipena barne.
Iruzkindu