ANTZERKI FAMILIARRA
Pasadas las 4 (Nafarroa)
Negu mineko egun hotza da. Luisa eta Marisa basora joan dira ibilalditxoa egiteko asmoz eta hor opari moduko kutxa bat aurkitu dute. Jaberik ageri ez denez, eurentzat hartzea erabaki dute. Une batez, besterik ez! Eta kutxaren barruan… galtzerdi pila bat! Rosana Tramontanak, haize airatu batek, bere lagun ehunzangoari oparitu nahi diona! Galtzerdiak atera ahala batzuetatik istorio magikoak eta beste batzuetatik melodia eta abesti miragarriak ateratzen direla ikusten dute. Bai dibertigarria!
ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Pasadas las 4.
ANTZEZLEAK: Belén Otxotorena, Inma Gurrea, Edurne Arizu (akordeoia), Eneko Azparren (tronboia), Ana Iso (perkusioa).
JANTZIAK: Marisol García.
ESZENOGRAFIA: GLOBAL, Servicios Culturales / ARTETELA.
IRAUPENA: 60′.
IKUSLEA: +3 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 22an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.pasadaslas4.com
Iruzkindu