Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

La Panadera RSS Blog

La Panadera © Luz Soria

ANTZERKIA
CDN, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro e Iria Producciones (Madrilgo Erkidegoa)

La Panaderak Concharen istorioa kontatzen du; berrogei urteko emakumea da, okindegi batez arduratzen da, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Lasai eta zoriontsua bizi da, baina egun batean jakiten du sare sozialetan bere bideo intimo bat ospetsua bihurtu dela, non duela 15 urte izandako bikote batekin harreman sexualak izaten agertzen den. Bideoa orain kaleratu da, eta kontrolik gabe zabaltzen ari da, gizon hura Italian ospetsu bihurtu delako telebistako reality bati esker.

Biluztasunak, amorruak, ezintasunak, lotsak eta minak bere hurbileko maite guztiak zipriztintzen ditu. Hala nola beraren aita, Ramón, landa-gizona, hogeita hamazortzian jaioa; semea, Gael, hamaika urteko mutikoa, zeinari ama gertatutakoa ezkutatzen saiatzen den, baina zeina ordenagailuarekin bera baino askoz trebeagoa den; baita senarra ere, Aitor, zeina Concharen aldean egoten saiatzen den, baina ezin duen epai sozialetik ihes egin.

Mezu zibernetikoek, gupidarik gabe, izenik gabeko profilen atzean ezkutatuta, iritziak eta zirikadak etengabe bota, eta gizatasuna ken­tzen diote Conchari, eta borroka egin beharko du beldurrak, minak, sinesteek eta ikasitakoak bera ez garaitzeko. Gainera, saiatu beharko du familia eta gizarte-ingurunea suntsitu ez daitezen.

KOPRODUKZIOA: Centro Dramático Nacional, Açafrão Producciones, El Silencio Teatro, Iria Producciones.
TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Sandra Ferrús.
INTÉRPRETES: César Cambeiro, Sandra Ferrús, Gael Elías González, Susana Hernández, Martxelo Rubio.
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Elisa Sanz (AAPEE).
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 26an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: apriorigt.org

INFORMAZIO GEHIAGO: dramatico.mcu.es/evento/la-panadera



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako XXVIII. argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Leioako XXVIII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean Kultur Leioan entregatu beharko dute, 2024ko azaroaren 4ra arte.


2024, uztailak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)