Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Esne Beltza, Doctor Deseo eta Travellin’ Brothers dira Leioako San Juan jaietarako kontzertuen zerrendaburuakRSS Blog

San Juan - 2024 - kartela

Esne Beltza, Doctor Deseo eta Travellin’ Brothers izango dira Leioako Udalak 2024ko San Juan jaietarako antolatu duen musika kartelaren buruak. Hiru talde hauei Guda Dantza, Hoax Attack eta Gonzalo Portugal gehituko zaizkie.

Lehenengo kontzertua Esne Beltzarena izango da, eta reggaea, ska, hip-hopa eta trikitixa Lehendakari Agirre plazara iritsiko dira ekainaren 20an, ostegunean, Esne Beltza baino lehen, Guda Dantza bizkaitarrek ere joko dute, euren proposamen alaiekin dantzara eta giro ederrera gonbidatuz. 23:00etatik Aurrera.

Ostiralean, ekainak 21, Doctor Deseo taldearen txanda izango da, 80ko hamarkadaren hasieran Bilbon sortutako talde mitikoa, Agirre Lehendakariaren plaza rockez beteko duena. Rock alternatiborako tartea ere izango da lehenago, Hoax Attacken eskutik. 23:00etatik aurrera.

Kontzertuen kartela Travellin’ Brothersek itxiko du, 20 urte baino gehiago musika agertokietan daramatzan blues talde leioaztarrak. Kontzertua ekainaren 22an izango da, larunbata, Agirre Lehendakariaren Plazan. Gau horretan bertan Gonzalo Portugalek ere joko du, 16 urtez Last Fair Deal taldean jo ondoren. Gaueko 22:30etatik aurrera.

KONTZERTUAK TXOSNETAN

San Juan jaietako musika programazioa txosnetara ere zabalduko da.

Ostegunean, ekainaren 20an, musika Elexaldera iritsiko da Pary and Tiza taldearen eskutik, 01:00etatik aurrera.

Hurrengo egunean, hilaren 21ean, ostirala, 21:00etatik aurrera, Marmara, Ibil Bedi eta Los Zopilotes Txirriaos arituko dira txosna gune honetan bertan, eta ekainaren 22an, larunbata, musika hemen bertan hasiko da, 19:30ean Elektrotxorongo taldearekin.

Txosnetan musika proposamenak ixteko, ekainaren 23an, igandea, Bull iritsiko da, 02:00etatik aurrera.

BESTE MUSIKA PROPOSAMEN BATZUK

Agirre Lehendakariaren plazako eta txosna-guneko kontzertuez gain, San Juan jaietako egitarauak beste musika proposamen batzuk ere baditu, askotarikoak eta gustu guztietarako pentsatuak.

EKAINAK 15, LARUNBATA
20:00etan, Antzinako Eguna dela eta, Gotx Elektrotxarangaz gozatzeko aukera izango da Sabino Aranan.

EKAINAK 20, OSTEGUNA
20:30ean, animazioa Oihan Vega eta Candyrekin, Jose Ramon Aketxe plazan.
22:30ean, Candy animazioa, Jose Ramon Aketxe plazan.

OSTIRALA, EKAINAK 21
19:00etan, Bachata Saltsa, Jose Ramon Aketxe plazan.

EKAINAK 22, LARUNBATA
19:00etan, Los Chimberos, Aldapa Auditorioan.

19:30ean, Leioako Musika Bandaren emanaldia Jose Ramon Aketxe plazan.

20:00etan, musika emanaldiak:
The Nowhere Plan, Udondoko Boulevardean.
Les Kiwi`zz, Euskal Etxeen Plazan.
Barba Dixie Band, Ikea Barri plazan.

21:15ean, musika emanaldiak:
Les Kiwi`zz, Udondoko Boulevardean
The Nowhere Plan, Euskal Etxeen Plazan.
Barba Dixie Band, Ikea Barri plazan.

21:30ean, Boleros 4, Aldapa Auditorioan.

22:30ean, musika emanaldiak:
Barba Dixie Band, Udondoko Boulevardean
Les Kiwi`zz, Euskal Etxeen Plazan.
The Nowhere Plan, Ikea Barri Plazan.

EKAINAK 23, IGANDEA
19:30ean, Errekaldeko Errota Korala Barakaldoko Jubilatuen eta Gitarraren Lagunen Etxean, Jose Ramon Aketxe plazan.

ASTELEHENA, EKAINAK 24
19:00etan, La 5ª Reserva. 70ko hamarkadari omenaldia eginez, Aldapa auditorioan.

Leioako Udalak jaietako programazio osoaren berri emango du.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2024, maiatzak 27

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)