Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gorka Granadok eta Maren Galvezek Nagusien Kategorian eta Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek Haur Kategorian irabazi dute XII. Jota LehiaketaRSS Blog

Jota_txapelketa_2024

Gorka Granadok eta Maren Galvezek lehen saria irabazi dute helduen kategorian, eta Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek haurren kategorian, Leioako Udalak antolatutako Jota Lehiaketaren XII. edizioan. Lehiaketa 2024ko San Juan jai-programazioaren barruan dago.

Helduen kategoriako bigarren saria Katterin Artolak eta Iker Belintxonek jaso dute eta hirugarrena Laura Bastidak eta Ekain Uzkurunek. Haur kategorian bigarren saria Aiur Labaka eta Yare Labakarentzat izan da eta hirugarrena Beñat Mendizabal eta Irati Arangurenentzat.

Iban Rodriguez alkateak eta Leioako Gure Ohitura Dantza Taldeko ordezkari batek banatu dituzte lehiaketaren ondorengo sariak.

Lehiaketan 10 bikotek hartu dute parte, horietatik 7 helduak eta 3 haurrak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2024, ekainak 17

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)