Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioak arte, artisautza eta sormenari buruzko udal ikastaroetan parte hartu duten pertsonek egindako lanak erakusten dituRSS Blog

Tailerrak

Kultur Leioako erakusketa-gunean, datorren uztailaren 29ra arte, Leioako herritarrek egindako lanen erakusketa dago ikusgai. Izan ere, Leioako Udalak 2023/2024 ikasturtean eskainitako Arte, Artisautza eta Sormenari buruzko udal-ikastaroetan parte hartu dute.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Julio Hernandez eta tailerretan parte hartzaile batzuk lagun dituela, erakusketa hau bisitatu du gaur goizean, eta erakusgai jarritako obren maila nabarmendu du. Gainera, azpimarratu duenez, “ikastaro hauek, ikasteko eta trebetasunak garatzeko espazioez gain, aukera bat dira gure bizilagunak elkartzeko eta gizarteratzeko, partekatzeko eta komunitatea egiteko”.

Erakusketa jendearentzat irekia dago, eta 11 espezialitatetako lanak biltzen ditu, besteak beste: zura zizelkatzea, zeramika, marrazketa eta pintura, altzariak zaharberritzea, puntua eta kakorratza, ebaketa eta jantzigintza, argazki digitala. Kurtso honetan 402 personek parte hartu dute tailerretan.

18 IKASTARO 2024/2025ERAKO

2024/2025 ikasturterako eskainiko diren 18 ikastaroetako batean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman dezakete abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean.

Izena aurrez aurre eman daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, Udaleko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan, eta, telematikoki, egoitza elektroniko honetan: https://udaletxean.leioa.eus/sta

Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo da.

Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dira, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira. 12 espezialitatetako 18 ikastaro eskainiko dira: zura zizelkatzea, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziriak ahokatzea, puntua eta kakorratza, kontakizun laburra, ebaketa eta jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.

2024, uztailak 1

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)