INDIE
Kick in the head
Kantautore gazte hau kanadarra da jatorriz, baina sustrai hispanoak ditu, eta gaur egun New Yorken bizi da. Hasierako kantaria izan da Alanis Morissette, Norah Jones eta Emmylou Harris bezalako artisten kontzertuetan. Malcom Burnen babesa izan du lehenengo bi diskoetan, “Out of without” eta “Sunbeam surrounded by winter” (2008) izenekoetan –Burnek Grammy bat irabazi zuen, eta U2 taldearen ekoizlea den Daniel Lanoisen ohiko soinu-ingeniaria da–. Oraingoan, kantautoreak hirugarren diskoa aurkeztuko digu. Valentí Adellek eta Chris Badamik ekoitzi dute, istorio intimistaz beterik dago, eta oso laudatua izan den berezko estiloa landu du.
Doinu batzuk telebistako iragarki batzuekin lotuko ditugu. Testuak eta konposizioak baikorrak dira; eta gaztaroko kezkak, maitasuna eta gaur egungo mundua dute hizpide. Haren ahotsa teilakatze bikaina da, sotiltasun limurtzailearen eta berotasun distiratsuaren artean.
Musikariak: Luthea Salom (ahotsa eta gitarra), Jodelle (teklatua, eskusoinua, ukelele, arhoa-soinua)
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 11an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
[…] really love indie titles… Kultur Leioa presents an evening of indie music with the canadian singer Luthea Salom. With her on the […]