Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako udal tailerretan izena emateko epea abuztuaren 26tik irailaren 6ra arte 6ra arte egongo da zabalikRSS Blog

Tailerrak 2024/2025 Talleres

2024/2025 ikasturterako eskainiko diren 18 ikastaro eta tailerretako batean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman ahal izango dute abuztuaren 26tik irailaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, udaletxeko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan, eta, modu telematikoan, egoitza elektronikoaren bidez: https://udaletxean.leioa.eus/sta

Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo da.

Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dira, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira. 12 espezialitatetako ikastaroak eskainiko dira: zur lanketa, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.

2024/2025 ikasturterako tailerrak (PDF / 42 KB)

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)