ANTZERKIA
Cía. Olatz Gorrotxategi (Euskadi)
Porrotari buruzko obra bat. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelu bat. Westernaren isiltasun existentziala. Jada bera izan nahi ez duen arnegari bat. Ni naiz naizena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistua botatzen. Hiru pertsona 80ko hamarkadan hasi eta gaur, hemen, zure aurrean amaitzen den istorio bat kontatzen. Siux indiarrak euskal folklorea defendatzen. “Bila gabiltza” jartzen duen kartel bat. Saloon bat hustea. Beste okupazio bat. Clint Eastwood, soldaduskara joan nahi ez duela esaten. 1880 da. Bolbora eta goma-2. Nuklearrik ez, ez hemen ez inon. Urre-sukarra eta Astillerosen itxiera. Pentsamenduaren etsipenari eta borroka kolektiboei buruzko istorio bat. Belaunaldi baten amaiera.
Polizia asko, dibertsio gutxi. Porrota. Amerikako Estatu Batuetako erreserbak. Punkaren gotorlekuak. Biak erresistentziatara murriztuak. Horizontea. Nire atzetik datorren jendea. Oraindik kolonizatu gabeko zelai zabal bat, nire atzean. Gaur. Da. Etorkizuna. La Polla Records taldeak abesten zuena.
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Olatz Gorrotxategi.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Marta Álvarez del Valle.
ANTZEZLEAK: Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi, Marta Álvarez del Valle.
IKUS-ENTZUNEZKOAK: Indi Costa.
IRAUPENA: 90′.
IKUSLEA: +16 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilak 10
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.solobeart.com
INFORMAZIO GEHIAGO: www.olatzgorrotxategi.com
Iruzkindu