ERAKUSKETA
Akuarela-tailerreko ikasleen erakusketa kolektiboa
Akuarela teknika piktoriko bat da: pigmentuak uretan diluitu, eta paper gainean aplikatzen dira, normalean. Koloreen nahasketaren bidez gardentasun- eta leuntasun-efektuak sortzeko aukera ematen du, bai eta espontaneotasunez margotzeko aukera ere. Baliabide autonomo eta sortzailea da, eta urarekin lan egin behar denez, beti ekarriko digu erronka zail bat: kontrolatzearen eta eramaten uztearen artean oreka aurkitzearena. Teknika horrek bete-betean harrapatzen du artista, pintatzen hastean beti sortzen dion ziurgabetasun hori dela eta. Erakusketa honetan, Kultur Leioako akuarela-tailerreko artista-talde baten lan-sorta bat izango dugu ikusgai. Akuarelarekin duten loturari esker sortutako zenbait obra aurkeztuko dizkigute, jardun jarraitu eta sendo baten emaitza. Udal-tailer baten testuinguruan sortutako obra-multzo heterogeneoa da, intentsitate, energia eta emozio handiz betea. Orain, obra horietaz gozatzeko unea da.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 21etik apirilaren 27ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu