Last Fair Deal izan da Leioako XI. Pop Rock Lehiaketako irabazle absolutua; era berean, Pop Rock kategoriako irabazlea ere izan da.
Quaoar taldea Metal kategoriako irabazlea izan da, eta ikus-entzunleen saria ere irabazi du.
Averno taldeak herriko talderik onenari ematen zaion “Leioako Udala” saria irabazi du, eta Ero taldeak “Euskara zerbitzua” saria irabazi du euskarazko abesti onenagatik: “Malko izoztuak”.
Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, musikariak, teknikariak eta ikuslegoa.
2011, ekainak 21
Iruzkindu