ANTZERKIA
Glu Glu Producciones (Euskadi)
Vaya Semanita umorezko programa arrakastatsu bat da. 2003. urtetik hona, astean behin ematen dute ETBn, ostegunetan. Gaurkotasunik hurbilenaren kronika da: politika, gizarteko harremanak, bikote-harremanak, lana, futbola, herri-kirolak, euskal idiosinkrasia… nahasten ditu, ikuspegi satiriko, garratz eta lotsagabe batetik.
Orain, esketxik onenak ikusi ahal izango dituzu zuzenean, zure antzokian. Esketx horietan, parodia agertzen da, gure gurasoek, seme-alabek, auzokoek, nagusiek, adiskideek, gure emazteen edo senarren maitaleek edota gure lagunek bizi izan dituzten egoeren parodia. Azken batean, eguneroko bizitzako pasarte txikiak dira, eta horiek ikusiz geure burua ere ikusiko dugu bertan.
Zuzendaritza: Idoia Uranga
Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta, Javier Antón, Itziar Atienza, Iker Galar tza, Mañu Elizondo, Leire Ruiz
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
Iruzkindu