Asteburu honetan, ostiraletik igandera arte, ospatuko da Leioako XXII. Eskulangintza Azoka ospetsua. Egun hauetan zehar Euskal Herriko artisau onenak izango dira gure kaleetan eurek ekoiztutako produktuak aurkezteko.
Guztira 33 erakusle izango dira azokan parte hartuko dutenak, 30 espezialitate desberdinak erakusten; beira, zura, larrua, keramika… Baina artelanez gain Euskal Herriko janariak ere izan ziren, guztiak naturalak, adibidez olioa, garagardoa, gaztaia, euskal pastela, itsasoko produktuak…
Erosteko eta dastatzeko aukera izango dugu azoka honetan, eta baita artisauen lana hobeto ezagutzeko aukera ere izango dugu tailerrei esker.
2011, azaroak 2
Iruzkindu