Urtean zehar Kultur Leioak etxeko txikientzako hainbat ekintza kulturalak prestatzen dituela badakigu, baina Gabon egunetan ekintza horiek bereziagoak izaten dira, magiaz betetako egunak direlako eta umeak direlako protagonistak.
Hori dela eta, aurten Gabonetan Antzerkira izeneko zikloaren XIV edizioa prest dago. Oraingoan Leioako txikiek hainbat ikuskizun desberdin ikusteko aukera izango dute opor egunetan. Ikuskizun hauen artean txotxongiloak, multimedia antzerkia, paperezko zein mahai txotxongiloak edota dantza izango dira.
Egitaraua bereziki aukeratua izan da helburu bikoitza izateko, umeak ondo pasatzea eta bide batez zerbait interesgarria ikastea. Beraz, gaurtik 30era bitartean izango dira ikuskizun hauek Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 18.00etan, eta 20 euroko bonoaren truke guztiak ikusi ahal izango dira.
Abenduaren 26: El Espejo Negro
(txotxongiloak)
ZUZENDARITZA ONENA SARIA – FETÉN 2011
Iraupena: 60 euro
Ikuslea: +5
Abenduaren 27: Anaki
Logela Multimedia
Iraupena: 50 euro
Ikuslea: +3
Abenduaren 28: KRAFT
(paperezko txotxongiloak)
Iraupena: 50 euro
Ikuslea: +6
Abenduaren 29: Printzea eta ahatea
(mahai txotxongiloak)
ESTREINALDIA
Iraupena: 50 euro
Ikuslea: +3
Abenduaren 30: ZING ZING
(Dantza)
Iraupena: 60 euro
Ikuslea: +3
Iruzkindu