MUSIKA-DOKUMENTALA
Audience-k “Amerikanuak” soinu bandarako sorturiko konposaketak aurkezten ditu zuzenean. Nacho Reig eta Gorka Bilbaok zuzenduta, Donostiako 58. Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, Zinemira atalean. Dokumental honek Euskal Herritik Elkonera (Nevada) joan zirenen eguneroko bizitza kontatzen digu.
19 kanta, blues, rock, country eta folk doinuetan oinarrituta. Pianoa, gitarra, biolina, steel guitar, baseak, programazioak eta esperimentazioak erritmo tradizionalekin, Gernikako bostkote honen lehen lanen antzera (“Some Lovely Hands On Dry Skin”, “Second Handed”, “Trying Wings On Roots” eta “A Shake In Calm Water”).
Musika amerikarraren erroak eta aukera berrien bila joandako pertsonen istorioek bat egiten dute. Estilo ariketa bat eta bakarra da, eta musika pasarte horietan oinarrituz, musika bera nabarmendu egiten du.
Musikariak: Gaizka Insunza (pianoa, gitarra), Hannot Mintegia (gitarra, banjoa, programazioak), Ager Insunza (pedal steel, steel gitarra, dobroa, biolina), Andoni Lauzirika (kontrabaxua), Mikel Sagarna (bateria)
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 24an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu