DANTZA ESZENARA
Choni Cía. Flamenca (Andaluzia)
Gloria “bailaora” baten ama da, flamenkoaren munduan nabarmentzen hasi den dantzari baten ama. Ustekabean eta oso gazterik ama izatea egokitu zitzaion, eta garai hura halakoa zenez, ezin izan zuen ikuskizunaren munduan ibili, berak nahi zuen bezala. Orain, ordea, heldua da eta pozik ari da bere alabari laguntzen, babesten, aholkuak ematen… Azken finean, alabarengan proiektatzen ditu bere ametsak eta ilusioak, eta nahaspila galantak sortuko ditu. Katramila horien bidez, artista baten eta bere amaren artean gertatu ohi diren hainbat egoera tipiko agertuko dira.
Kafe-kantarietako kulturan eta barietate-antzerkian inspiratutako ikuskizun honek hainbat osagai nahasten ditu: umorea, kantua, dantza flamenko tradizionala, kopla, ironia, eta nola ez, inprobisazioa.
Artistaren amari egindako omenaldia. Ama guztiei. Artista guztiei.
Autorea: Asunción Pérez “Choni”
Zuzendaritza: Estrella Távora
Interpreteak: Asunción Pérez “Choni” (dantzaria), Juanjo Macías (aktorea), Alicia Acuña (kantaria), Raúl Cantizano (gitarra), Manuel Lombo (artista gonbidatua), Raúl Cantizano (musika)
Iraupena: 90′
www.lagloriademimare.blogspot.com
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 9an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu