Ostiral honetan, urtarrilak 20 (22:00) Bluenigths kontzertuak bueltatzen dira Kultur Leioako Ambigu aretora, oraingoan, luxuzko gonbidatu batekin, Antonio Serrano armonika jotzailea. Travellin’ Brothers leioaztarrak izango dira oinarrizko banda eta artista madrildar honen kalitatearekin zuzenean gozatu ahal izango dute.
Zazpi disko ditu bereak, eta Almodóvarren “Carne trémula” filmerako soinu-bandan hartu zuen parte. Horrez gain, kolaborazioak egin ditu onenekin (Wynton Marsalis, Chano Domínguez, Lou Bennet, Vicente Amigo, Tomatito, Perico Sambeat, Javier Colina, Paco de Lucía, Pedro Guerra, eta Joaquín Sabina, besteak beste). Musika klasikoa, jazza, flamenkoa, tangoa eta popa, denetarik egin du.
Musikari honekin gozatzeko aukera paregabea, giro hurbil eta lasai batean. Gainera, berarekin hitzegiteko eta hobeto ezagutzeko aukera izango duzue. Amaitzeko jam session bat burutuko da, betiko moduan.
Eguna: 20/01/2012
Ordua: 22:00
Lekua: Ambigú Kultur Leioa
Prezioa: 6 €
www.myspace.com/antonioserranojazz
Etiketak: Antonio Serrano, Bluesjazz, Musika, Musika, Travellin' Brothers
Iruzkindu