Datorren ostiralean, hilaren 10ean, 19:30ean, Leioako Maitasun Gutunen XIII. Lehiaketaren sariak banatuko dira. Sari banaketara joango diren pertsonek, beharbada, Tanttakaren antzezlana (“Contra el viento del norte” / “Ipar haizearen kontra”, 20:30) ikusi nahiko dutenez, Lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia ordu erdi aurreratu da.
Daniel Glattauerren nobela arrakastatsuan oinarrituta, Tanttakak gutun bidezko nobela erromantikoaren generoa berreskuratu eta freskotasuna eman dio, akzioa bikain erabiliz, umorea, ironia eta lotsagabekeria sartuta, eta elkarren mugan dauden hainbat gai landuz: maitasuna, sentimenduak ito nahia, desleialtasuna, jelosia eta zorionaren bilaketa, gure kanpoko itxura, eta ustez “hotzak” eta “inpertsonalak” diren baliabide teknologiko berriek pertsonen bizitza sentimentalean duten zeregina. Eguneroko bizitzan, ba al dago desio sekretuentzat mundu birtuala baino leku seguruagorik?
Iruzkindu