Leioako Maitasun Gutunen Lehiaketak parte-hartze bikainarekin itxi du hamahirugarren edizioa; izan ere, 177 gutun aurkeztu dira lehiaketara. Edizioz edizio, kopuru hori handituz doa eta aurkeztutako testuen maila gero eta handiagoa da.
Epaimahaiak, Amaia Bilbaok, Arrate Egañak eta Alex Oviedok osatutakoak, sari hauek eman ditu:
A maila (18 urtera arte):
1. saria: Leire Acha Molano (Leioa, Bizkaia). “Historias en el balcón”.
2. saria: Claudia Torralba Rubinos (Algorta, Bizkaia). “Bihotzetik bihotzera”.
B maila (19 urtetik 30 urtera):
1. saria: Nerea Guijarrubia García (Getxo, Bizkaia). “Señe”.
2. saria: María Elena Martín Sánchez (Sevilla). “Muy temprano”.
C maila (31 urtetik 55 urtera):
1. saria: Rosa Aliaga Ibáñez (Madril). “Las mandarinas”.
2. saria: Armando Ruiz Chocarro (Sartaguda, Nafarroa). “Frente al pelotón”.
D maila (56 urtetik aurrera):
1. saria: José Luis Bragado García (Valladolid). “Gárgola”.
2. saria: Gabriel Sánchez González (Langraiz Oka, Araba). “Asignatura pendiente”.
Zortzi irabazleetatik sei izan ziren ekitaldian, eta, besteak beste, Sevilla, Valladolid eta Langraiz Okatik etorri ziren. Beraiekin batera, berrogeita hamarren bat pertsona ere izan ziren sariak banatzeko ekitaldian, eta, bertan, pintxo-aukeraketa askotarikoa dastatu ahal izan zuten.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, eta zorionak saritutakoei. Hurrengo edizioetan ere parte hartzera animatzen zaituztegu.
Iruzkindu