ERAKUSKETA
Asier Bastida
Maiatza iritsi eta urtero legez Leioak kale artisten Umore Azokari harrera ezin hobea egingo dio. Konpainia asko, ikus-entzule asko, arte eszenikoetako profesional asko… baina guztien artean… clown-ak nabarmendu behar dira, eta horien guztien artean, zalantzarik gabe Tortell Poltrona; izan ere, orain dela urte batzuk arrasto nabaria utzi zigun Asier Bastida argazkilariaren begi eta oroitzapenei esker.
Norbera apur bat umeagoa denean, heroien kromoen bildumak egiten ditu. Asier Bastidak orduan ez zuen inolako bildumarik osatzea lortu. Orain apur bat helduagoa dela, oroimenak, bizipenak, zirrarak… batzeko bildumak osatzen hasi da. Eta clown-en bilduma berezi hau horietariko bat da.
Clown-a kaleko antzokien muin gisa agertzen da. Izan ere, clown-ek munduko kaleak korritzen dituzte funtsezko lanabes batekin, lehengai pertsonal batekin, euren aurpegierekin eta adierazpideekin, eta horiexek dira arte kutsagarri honen muinak, euren egiteko onaren arrakasta agerian jartzen duten irribarreen oinarriak.
Telebistaz ematen ez dituzten telesailen protagonistak, milaka borrokaren heroiak, guri irribarreren bat edo barre algararen bat lapurtzeko norgehiagoka sutsuen irabazleak. Haiek dira barrearen, kritikaren eta txantxaren mezulariak, alaitasunaren mezulariak. Ez dira axolagabetasunarekin konformatzen, epelena ere bilatzen, jazartzen eta harrapatzen dute, irribarrerik osasungarriena eragiteko.
Clown-en berrogeita hamar iruditik gora azalduko dira Leioako askotariko hiriguneetan.
Ospetik zeharreko ibilaldi ezohikoa, alaitasuna behar duen mundu honetan une ezin hobeak oparitzen dituztenei zuzendua.
Irribarreak eta… Leioako kaleetara alaitasunaren bila.
» Non: Leioako kaleetan
» Egunak: Maiatzaren 14tik ekainaren 17ra
» Ordutegia: Egun osoa
» Sarrera: Doan
Iruzkindu