Sol Pico Cía. de Danza, Organik Dantza Taldea, Compañía Krego Martín Danza konpainiek estreinatuko dituzten hiru dantza ikuskizun; Arte Busca taldeak ezaugarri artistiko ezberdinekin osatutako bi sorkuntza eta Salitre Teatrok asmatutako antzezlanen estreinaldiak nabarmentzen dira UMORE AZOKAk ostiralerako prestatutako egitarauan. Horietako ikuskizun batzuk aurten berria den gune baten eszenaratuko dira, Udondoko Bulebarra hain zuzen.
Gune berri horretan eskainiko da ‘Spanish omelet’, bertan Sol Picók beste dantzari bat, perkusio jotzailea eta biolin jotzailea taldekide dituela, loturak duen menpekotasuna eta gauzen garrantzi ezak sortarazten dituen kontraesanaren inguruko gogoeta egiten du. Simulacro Teatrok ere gune horretan estreinatuko du ‘Sustraiak’ antzezlana, aurretik aurkeztutako sorkuntzetan oinarritutako pieza honek, herri bezala agertzeko baliogarriak diren sustraiak hartzen dituela abiapuntu, beste herri batzuetan ere berdinak diren ezaugarri hain zuzen.
Gaur aurkeztuko dira ere beste zenbait ikuskizun sortu berriak. Organiken ‘Carneros’ herri kiroletako ahari-topeka ariketan oinarritzen de eta Krego Martin Danzaren ‘Así y restar’ berriz, talde ezagun baten onartua izateko gizakiaren nondik norakoak jorratzen ditu. Valentziatik datozen Arte Busca taldeak ‘Nudos y Nexos’ eta ‘Cata 7 lágimas’ lanak estreinatuko ditu, dantza dela bietako ardatza baina bakoitzean bestelako arte ezaugarriekin uztartzen dela, bigarrenean ardoarekin ere. Zanguangok eskainiko duen ‘Aquí va a pasar algo’ obra berriz, konpainiak kalerako egin duen egokitzapenaren estreinaldia da, protagonistak oroimena galdutako bi gizon direla.
Eguneko egitaraua ostegunean ere eszenaratutako ikuskizunekin eta Neto Dueten ‘Juggling x 2’, Circo Claxonen ‘Revolución industrial’, Orka Studio-Teatre Lliureren ‘Lava’, La Corcolesen ‘Gris’, La Passanteren ‘Rue des dames’, Katakraken ‘L’Animalada’ instalazioa, La PAIren ’Chiriví’, Djuggledyren ‘El diábolo’, A Part Etreren ‘Revelation’, Sacude Danza Verticalen ‘Tugiro’ eta Histoire de familleren ‘Potin de fanfare’ eta British Events Theatreren ‘The weather show’ ibiltariak ere ikusgai izango dira. Eguneko agerraldiak Txus Blues & Jose Bluesfingersek Kultur Leioan emango duten ‘El blues de la comedia’ kontzertuarekin amaituko da.
SARIAK
Ostiralean emango da 2012ko OHOREZKO UMORE AZOKA SARIA, Kaleko Arteen arloan lan azpimarragarria egiten duen pertsona edo erakunde bati, saritua nor den ekitaldian bertan emango dela ezagutzera. Mendibile Jauregian 14.00ean izango den ekitaldi berean emango dira ere 2011ko UMORE AZOKA SARIAK, irabazleak Kukai Dantza Konpainia ‘Karrika’ lanagatik eta Coliflor Circo Teatroren ‘Salir’ izan zirela eta Austriako Irrwich Theater eta Metralleta y Murmuyo (Teatro Gestual del Chile) taldeen aipamen bereziak eskuratu zituzten. Saribanaketa ekitaldian egun hauetan izango diren 175 profesionalak, hainbat artista eta zuzendari eta UMORE AZOKAKO antolakuntzako kideak ere izango dira.
COFAE JARDUNALDIAK
Goizeko lehen ekitaldiak Kultur Leioan izango dira, bertan burutuko baitira COFAEk (Estatuko Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundea) antolatutako Jardunaldiak eta honen jarraian izango den Batzar orokorra. Jardunaldiak ‘Sektorea/Ideiak’ izenburua dute eta bertan hainbat aditu izango da: Miguel Ángel Varela, Ponferradako Bergidum Antzokiko Zuzendaria, aretoetan ematen den antzerkiaz mintzatuko da; Manel Vilanova, Xarxa Teatreko zuzendaria eta sortzailea eta Fiestacultura aldizkariko editorea kaleko antzerkia jorratuko du; Sol Picók, koreografo eta dantzaria, dantzaz berba egingo du; Álex Díaz, Gorakada konpainiaren zuzendariak haurren antzerkia izango du mintzagai eta Andrés Beladiez, eszena zuzendariak formatu eszeniko berriei buruz hitz egingo du. Moderatzailea Carlos Morán, Serantes Kultur Aretoko arduraduna, izango da.
Iruzkindu