Leioako XIII. UMORE AZOKAk eman dio amaiera 2012ko edizioari, aurten aurkeztu diren ikuskizunen artean Epaimahaikideak irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman eta gero. Guztira 47 ikuskizun desberdin izan ziren aukeratuak maiatzaren 17tik 20ra bitartean izan den ekimenean aurkezteko; hauetarik 14 Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Txiletik etorritakoa, tarteko bi estreinaldi zeudela; beste 17, sei estreinaldi barne, Estatuko toki desberdinetatik gerturatutakoa eta gainontzeko 14an euskal konpainiak aurkeztutakoak, guztia Leioan estreinatu direla.
2012ko UMORE AZOKA Saria Euskadiko Ikuskizun Onena:
Gaitzerdi Teatroren ‘Suz (A fuego)’ ikuskizunari, antzezlan borobila eta sendoa delako osagarri tekniko zein artistikoei dagokionez.
2012ko UMORE AZOKA Saria Euskaditik kanpoko Ikuskizun Onena:
La Passante konpainia frantziarraren ‘Rue des Dames’ ikuskizunari, osagarri itxuraldaketa soil eta ezaugarriekin egindako proposamena delako eta kaleko lengoaiaz baliatuta, ezustekoa eta partaidetza sortarazen dituelako.
Epaimahaiak gainera, AIPAMEN BEREZIA eman zion:
ATX Teatroren Gnosia’ lanari, etorkizuneko aukera duen kimua delako eta haierako hiru minututan, guztiz indatsuak diren antzerki-irudiak eskaini zituelako.
XIII. UMORE AZOKAren Epaimahaia aditu hauek osatu dute: Carmen Blasco Alvaredo, Zaragoza Kulturaleko programazio burua; Jordi Durán i Roldós, FiraTarregako zuzendari artistikoa; Pau Ayet Cubero, Vila-Realeko Festival de Teatre de Carrer-eko zuzendaria; Carlos Gil Zamora, ARTEZ aldizkariaren zuzendaria eta antzerki kritikaria; Eduardo López Velasco, Medina del Campoko Kultur Programatzailea eta Espainiako Red Teatros-eko zuzendaritza batzordeko kidea; Javier Alcorta Ruiz ‘Txortas’, aktore, gestore eta antzerki pedagogoa, Araiako Umore Antzerki Jaialdiaren zuzendaria eta Andrés Beladiez Rojo, RESADen Eszena zuzendaritzan eta Dramaturgian lizentziatua.
Iruzkindu