GAU ESKANDINAVIARRA
KETSURAT
Emakumezkoen sei ahotsek erritmoz eta kolorez jositako koreografia batean ehundutako istorioak abesten dituzte.
Euren abestiak ez dira musika bakarrik; batzuetan, ipuinak dira, eta, beste batzuetan, berriz, eguneroko gaiei buruzko benetako istorioak.
KARL SEGLEM
Instrumentista, poeta eta musikagilea, Karl Seglem Norvegiako musikari garaikide interesgarrienetakoa da; hain zuzen ere, herrialde hori oparoa da tradizioa adierazpen garaikideagoekin, World musikarekin eta jazz inprobisatuarekin uztartzen dituzten musikarietan.
Berritzailea eta ameslaria, saxofoi-jotzaile bikaina, indarra eman die Norvegiako folkari nahiz jazzari, bere errepertorio zabalari soinu berriak eta instrumentu tradizionalak (adibidez, adarra) gehituz.
Bakarkako 14 album eta zenbait talderekin elkarlanean grabatutako 13 album ditu, eta, era berean, 2010eko jazz interpretatzaile onenaren The Buddy Award saria ere jaso du. Bere zuzeneko eklektikoak liluratu egiten du.
Gau tematikoak, tartetxo gastronomikoekin
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 9an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 20 euro
Iruzkindu