ANTZERKIA
La Zaranda (Andalucía)
Pipia eta zahartasuna errege godoen oinordekoa dela dioen dama zahar baten luxuzko etxea jaten ari dira pixkanaka-pixkanaka. Goseagatik desagertuz joan den leinu bateko azken kidea da, familiako azken pertsona maltzurra, zimurrez eta minez jositakoa eta ezertarako balio ez duen loba erdi ergelari buruz gaizki esaka aritzen den sugegorria. Badu neskame bat ere, balizko gorpuen gainean planeatzen duten beleen antzean dabilkiona. Pauma falta da, garai hobeetako nabarmenkeria xahutzaileen ikurra eta, orain, apaingarri disekatua baino ez dena.
Nadie lo quiere Creer o La patria de los espectros da La Zarandaren azken lana. Antzerki konpainia andaluziar honek hogeita hamar urteko prestigioa du nazioartean eta 2010ean Antzerkiaren Sari Nazionala lortu du.
Autorea: Eusebio Calonge
Zuzendaritza eta gune eszenikoa: Paco de la Zaranda
Interpreteak: Gaspar Campuzano, Francisco Sánchez, Enrique Bustos
Iraupena: 80′
Urteak: +18 urte
» Non : Auditorium
» Eguna: Abenduaren 14an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu