GAU FLAMENKOA
RAÚL MICÓ
Nolako soinua har dezakete pop espainiarreko abestirik enblematikoenetako batzuek, flamenkora eramaten badira? Hori da, hain zuzen ere, Raúl Micók bere lehen diskoan “Flamenco en la piel” hartu duen erronka arriskutsua. Apustu artistiko ausart eta adoretsua egin, eta arrakasta izan du, sentimendu jondoarekin abestuta eta jende guztiarengana helduta. “Abesti hauek entzutearen zirrarari flamenkoaren zirrara gehitzen bazaio, zirrara bikoitza da”, dio berak.
LAS MIGAS
“Nosotras somos” diskoarekin itzuli dira Las Migas taldekoak, Alba Carmonaren ahotsarekin, eta tonu latzago, zitalago eta zintzoagoarekin. Zentzu handiagoarekin. Min egiten duten abesti alaiak, barre egiteko abesti tristeak, iragandako egun zoriontsuak bakardadean gogoratzeak dakarren min bereziarekin. Disko honetan, aldi berean alaia eta sakona den flamenkoak bat egiten du Europako musiken melankoliarekin.
Gau tematikoak, tartetxo gastronomikoekin
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 21ean
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 20 euro
Iruzkindu