Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Harremanak. Sobre el amor y la muerteRSS Blog

Carmen Palomero

Carmen Palomerok “Harremanak-Sobre el Amor y la Muerte” erakusketa aurkeztuko du Kultur Leioan, azaroaren 8tik aurrera.

Burgosko Arte Garaikidearen Museoarentzat (CAB) sortu du, “Damoclesen ezpata” gaiari buruzko proposamenari erantzunez. Leioako artista plastiko horrek zelatatzen gaituen berehalako arriskuari erreferentzia egiten dion esamolde hori emakume askok beren “Maitasunaren espetxean” jasaten duten egoerarekin lotu du.

Horrela, Leioan abenduaren 9ra arte ikusgai egongo den instalazioak era poetikoan adierazten du emaztegaiaren egoera ezkontzaren ostean: bere leku intimoan, ohe ondoan, beraren etsipen malkoak deskubrituko ditu. Baina, aldi berean, “Maitaleen basoa” ere deskubrituko du, eta bertara beti egin ahal izango du hegan; betiko esperantza da.

Carmenek naturako elementuak erabiltzen ditu bere ideiak adierazteko, genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema batean.

2012, azaroak 7

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)